Proiektu honekin lortu nahi duguna, gure praktikari koherentzia ematea da, hezkuntza komunitatea guztiaren partehartze aktiboa bultzatuz eta familiak, komunitatea eta eskolaren arteko elkarlaneko harremanak sustatuz.
Hondakinekin bereizketaz haratago, hauek lanerako baliabide gisa ulertu eta hondakinen ziklo osoa itxiz, zakarra ongarri bilakatzen dugu; hots, ikasleei eta azken finean eskola komunitateari, aztarna ekologiko ahalik eta gutxien sortzeko esperientziak eskaintzeko asmoarekin murgildu gara proiektu honetan.
Eskolako xedea, ikuspegia eta balioekin bat egiten du proiektu honek. Xedeari dagokionez, “ komunitate osoaren parte hartzea bultzatzea.” bilatuko dela jasotzen da. Ikuspegiari dagokienez, “Osasungarria eta Jasangarria”, “Koherentea” eta “Parte hartzailea” bilatuko direla jasotzen da. Balioei buruz, “Begirunea” eta “Parte hartzea eta elkarlana” bultzatuko dira.
Mendialdea II. eskola Ezkaba mendiaren magalean kokaturik dago, eta herriko erdigunetik zerbait aldendurik. Inguru ederra eskaintzen du, paisaia aldetik, belardi, lorategi soro eta basoak eskolaren eremuari loturik, landaredia zein animaliei dagokionez aukera ugari eskainiz.