D ereduko eskola gara. Euskara eta euskaraz ikasten dugu hiru urtetatik.
- Eskola komarkala da. Bertara Berriozar, Berriobeiti, Xulapain eta Izako herrietako ikasleak datoz.
- Eskolak, jantoki zerbitzua kudeatzen du.
- Eskola ordutegiaz aurreko zerbitzua dago, Guraso Elkarteak antolatuta: egunero, goizeko 8etatik aurrera eta asteazkenetan eguerdian, 15:15 arte.
- Eskola jasangarria gara. Nafarroako eskola jasangarri sarearen barruan gaude.
- Herriko liburutegi, natur gela eta musika eskolarekin batera, ekintza desberdinak egiten ditugu.
Haur hezkuntza
- Harrera aldia: harrera hurbila eta pertsonalizatua bermatzen dugu.
- Siesta. Momentu honi garrantzi handia ematen zaio, haurraren beharrei erantzuten zaie.
- Gela irekiak. Ikasleen arteko jolasa, harremana eta komunikazioa sustatzen dugu.
- Psikomotrizatatea. Lehenengo egunetik hasita, astero psikomotrizitate saioak egiten dira. Haurraren garapen ebolutiboari egokitutako jarduera hezitzailea eta prebentiboa da.
- Ingelesa: 4 urtetatik aurrera ingelesa ematen da.
Lehen hezkuntza
- Ikasten ikasiz, ikasle bakoitzaren gaitasunaren garapena sustatzen eta bultzatzen da.
- Euskara gure artean komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza da.
- Hizkuntzaren alde ludikoa erabiliz ikasten dugu: jolasak, antzerkigintza, bertsolaritza…
- Irakurtzeko zaletasuna bultzatzen dugu.
- Musika, Gorputz heziketa eta Arte heziketaren bitartez, gaitasun komunikatiboak lantzen ditugu.
- Naturaren errespetua sustatzen dugu.
- Etorkizunari begiratzen diogu, teknologia berriak erabiliz.