Ikasturte honetan liburuaren egunak koronabirusak sortutako itxialdian harrapatu gaitu. Dakizuen bezala, urtero eta mundu osoan zehar, apirilaren 23an nazioarteko liburuaren eguna ospatzen da. Gure eskolan bai irakurtze zaletasunari bai liburuei garrantzia haundia ematen diegu eta ikasturtero gai hauen inguruan zenbait ekimen garatzen genuen. Eta aldi honetan ere, ez ohiko egoera bat pairatu arren, gure ekarpenak ere zuekin partekatu nahi ditugu. Hori dela eta, hona hemen gure irakasleek prestatutako lanak. Horietan liburu batekin edo zenbait libururekin harremana duen ipuin edo istorio bat aurkezten da.