DATA 2021eko maiatzaren 17tik 21era
NOLA EGIN?
- Aurrez aurre: Eskolan, 948 309469 edo 722899173 telefono zenbakietan hitz ordua eskatuz, 07:45etatik 14:30etara astelehenetik ostiralera. Gero ere idazkaritza.mendialdea2@educacion.navarra.es helbide eletronikoa erabil daiteke.
- Telematikoki: Nafarroako Gobernuko web orrian: www.navarra.es
- Inprimakia beteta. Ikastetxean eskuratu eta bertan bete ahalko da edo helbide honetan jaitsi: (www.navarra.es)
- Erroldaren ziurtagiria. Ikaslearen eta tutorearen edo tutoreen izen abizenak agertu behar dituzte. Honez gain, helbide berberean bizi direla adierazi behar du eta epe amaierako baino 30 egun leheneagoko datarekin argitaratuta egon behar da.
- Familia liburuaren edo jaiotza agiriaren fotokopia.
- Familia ugaria izatearen txartelaren fotokopia. (Edukiz gero)
- Umearen Osasun Txartelaren fotokopia edo Gizarte Segurantzaren liburuxkaren kopia.
- Txertatze liburuxkan dagoen txertoen laburpenaren kopia.
- Kontu korronte baten 1. orrialdearen fotokopia.
- Tutorearen edo tutoreen NAN/NIE edo Pasaporteren fotokopiak. (Bi izanez gero, biena)
- Tutore banatu edo dibortziatuen kasuan, edo bizikidetzari bukaera eman dioten izatezko bikoteen kasuan baliozko eskabide eraginkortzat joko da bi gurasoen sinadura duena edo bietako batena bestearen zinpeko aitorpena badu ados dagoela adieraziz edo aurkezten bada erabaki hori soilik berari dagokiola egiaztatzen duen ebazpen judiziala.
- Errenta aitorpena. (Hautazkoa)
- Behar bereziak dituen ikasleren bat izanez gero, egiaztapen txostenak.