Haur hezkuntzan, astean behin talde bakoitzarekin saio bat egingo da. Lehen hezkuntzan, saio hauek aurrera eramateko, iaz eskolako irakasle guztiek formazioa jaso genuen. Honetaz gain, biodantzako espezialistaren laguntza dugu.
Biodantza prebentzio-teknika eraginkorra da eta berarekin haurraren osasun integrala indartzen da.
Biodantza musikaz zein mugimenduaz baliatzen da, talde-testuinguru batean integrazioa sustatzeko. Dantza eta jolasaren bitartez taldean sortutako bizipen integratzaileak sortzen dira. Honela, modu orekatu batean garatzeko espazioa sortzen da, autoestimua, norberaren konfiantza, identitatea eta integrazio afektiboa indartuz.
Biodantzan afektibitateak haurraren heziketan duen funtsezko balioa berreskuratzen du, sormena areagotzen du eta bizitasuna indartzen du.