Zergatik da garrantzitsua adimen emozionala garatzea?
Ikuspegi psikopedagogikoari dagokionez, esku-hartze sozioemozionala oso garrantzitsua dela frogatu da ( Álvarez, 2001) eta horren adibide dira eskola porrota, ikasteko zailtasunak, ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak, etab. Egoera hauek egoera emozional negatiboak sortzen dituzte.
Adimen emozionalaren garapena, ikasgelan izan daitezkeen arrisku-faktuoreen prebentzioan zentratzen da. Ikasleen arteko harremanak eta ikasleen ongizate subjetiboa hobetzea du helburu.
Horregatik, Eskolan emozioak modu sistematizatu batez lantzea erabaki dugu. Haur hezkuntzatik hasita lehen hezkuntza etapa bukatu arte hezkuntza emozionalari tarte bat eskainiko zaio.
Helburuak:
- Ikasleen arteko gatazkak murriztea.
- Gatazkken aurrean konponbide baketsua ematea. Horretarako gatazkak konpontzeko baliabideak eskaintzea.
- Irakasleei baliabideak ematea.
- Talde kohesioa lantzea.
- Gure eta besteen emozioak ulertzea.
- ikasleak ezagutza eta konpetentzia emozionaletan trebatzea