Euskara ikasteko eta gure artean komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntza da. Gure helburua haurrak euskalduntzen dituen eskola bat izatea da eta horretarako, euskara modu desberdinetan landu behar da: euskara formala gelan eta euskara ez-formala lagunen artean erabiltzen dutena.
Hau egiteko eskolan zenbait proiektu aurrera eramaten ditugu:
- Euskaraz mintza: hizkuntza ez-formala lantzeko, patio orduetan euskal jolasak lantzen dira Dindaiako begirale batekin. Lehen hezkuntzako 5. eta 6.mailkoek herri kirolak egiten dituzte.
- Hazitxo gure laguna: Hazitxorekin jolas desberdinak egiten ditugu euskararen erabilera sustatzeko.
- Txangoak eta kanpaldiak: eskolatik kanpo euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzek egiten dira.
- Jaialdiak: Olentzero, Inauteriak, Agate Deuna, Korrika, …: euskara eta euskal kultura lantzen dugu.
- Euskararen eguna: Berriozarko euskararen astearen barruan ospatzen da.
- Euskal idazleekin topaketak: euskaraz irakurketa sustatzeko egiten da.
- Bertsolaritza: 6. mailan bertsolaritza lantzen da.
- Antzerkigintza: ahozkotasuna lantzeko, 3. eta 4. mailetan antzerkigintza lantzen da.
- Euskal jolasak: 1. eta 2.mailkoek egiten dute.