Hazitxo txokoan, eskolan euskararekin ongi pasatzeko egiten ditugun ekintza guztiak ikusgai daude. Klik egin HEMEN Hazitxoren txokora joateko.
Hazitxo, gure laguna
Kaixo lagunak! Hazitxo naiz, euskararen hazia. Gogoratzen zarete?
Ongi dakizuenez, lore polit eta indartsu bat lortzeko, haziak erein, zaindu eta ureztatu behar dira egunero. Gauza bera gertatzen da euskararekin. Euskara bizirik jarraitzeko, erein, zaindu eta egunero hitz egitea beharrezkoa da. Euskara bizirik mantentzeko, zuek guztiak zarete egunero euskaraz hitz egin behar duzuenok.
Eskolan euskara gutxi entzuten dudanean triste jartzen naiz eta horregatik berriro zuekin harremanetan jartzea pentsatu dut. Zuek oso ongi dakizue nire tristura nola pasatzen den ezta? Asmatu duzue! Euskaraz hitz eginez!
Aurten ere nire laguntza izango duzue euskara gero eta gehiago hitz egiteko. Jolas desberdinak egingo ditugu eta denon artean euskara Mendialdea eskolan entzutea lortuko dugu. ANIMO LAGUNAK!!