Ekaina eta iraileko eskola jantokiari buruzko informazioa:
1. Interesatuak maitzaren 17a baino lehen apuntatuko dira; beherago dagoen lotura erabiliz galdetegia batean sartu ahal izateko eta eskatzen diren datuak betez. Familiaren batek galdetegia bete ezinen ez balu, paperezko ale bat eskolako administrazioan eska dezake (948 30 94 69 edo email honi erantzunez).
2. Zerbitzu honen ordainketa aldez aurretik eta ordainagiriaren bidez egingo da. Kobratzeko datak ekainaren 1ean eta irailaren 1ean gutxi gora behera izango dira.
3. Haurrak jantokian jaso ahal izango dira 13.50tatik 14.10 tara bitartean.
4. Jantokiko ardura Guraso Elkarteak du. Hau da bazkari zerbitzuak kontratatzen dituztenak.
5. Erreziboren bat bueltatua izaten bada ,5 euro ordaindu beharko da, sortutako gastuak ordaintzeko
6. Autobus zerbitzua kontrataturik ez duten ikasleek zerbitzu hau erabili nahi badute, Guraso Elkartearekin harremanetan jarri beharko da.
7. Egun solteak ere geratzeko aukera dago. Zein egunetan geratuko diren jakinez gero, adierazi galdetegian dagokion gunean. Gero ere, gutxienez aurreko egunean abisua eman daiteke, jantokia.mendialdea2@educacion.navarra.es helbide honetara idatziz edo telefono honetara deituz 948 309469. (Haurtzaindegirik gabeko egun solte bat : 5,65 € Egun solte bat haurtzaindegi zerbitzuarekin: 6,47 €)
Galdetegia betetzeko klik egin hemen: Jantokia ekaina eta iraila