Ikasturte hasieran, eskolako taldeak binaka elkartzen dira. Ondoren, taldeko ikasleak ere binaka elkartuko dira. Horrela, ikasle bakoitzak, mintzalagun bat izango du ikasturte osoan zehar. Hilabetean behin, taldeak elkartuko dira ekintza desberdinak burutzeko.
Egiten diren ekintzak, mota desberdinetakoak izan daitezke:
- Bikoteak elkartu eta handiak ipuin bat txikiari kontatzea. Ondoren, bion artean marrazki bat egin.
- Mendialdeako kantuzeko kanta abestu.
- Gelan egindako proiektua erakutsi, azaldu, ….
- Gelan landutako antzerki bat antzestu.
- Txikiek prestatuko asmakizunak handiei kontatu.
- Ikasturtean zehar sortzen diren lanak partekatu.
- Parkera, mendira irteera bat egin.