XEDEA. GURE IZAERA
- Euskara eta euskal kultura ardatza izanik, ikasle euskaldun eleanitzak hezi eta hizkuntza desberdinetan komunikatzeko gaitasuna bermatzen duen D ereduko eskola publikoa gara.
- Berriozar, Berriobeiti, Iza eta Xulapain bailaretako 3-12 urte bitarteko ikasleak jasotzen dituen eskualdeko eskola gara.
- Irakaskuntza pertsonalizatuz, autonomia landuz eta modu kooperatiboan aritzen den eskola inklusiboa gara.
- Ingurumena ezagutuz, baloratuz eta zainduz, eta ohitura osasungarriak dituen eskola jasangarria gara.
- Berdintasunean bizitzeko, kontzientzia kritikoa izateko, sentitzen duguna adierazten jakiteko eta gure ahalmenetan konfiantza lortzeko eskola hezkitzailea gara.
IKUSPEGIA: Gure helburuak, gure ametsak
- Euskara, gaztelera eta ingelesa hizkuntza gaitasuna garatzen eta hobetzen duen eskola.
- Hezkidetza eta ikasleen garapen emozionala landuz, eskola jazarpen kasuak gutxitu eta saihesten duen eskola.
- Ohitura osasungarriak hedatzen, ingurumena ezagutzen eta zaintzen duen eskola jasangarria.
- Ikasketa esanguratsua eta ikasleen erritmo eta prozesu desberdinak errespetatzen dituzten metodologia inklusiboak bultzatzen dituen eskola.
- Teknologi berrien ezarpena eta irakasleen etengabeko formazioa bermatuz, ikasleen gaitasun digitala garatzen duen eskola.
- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua aurrerakoia eta koherentea izan dadin koordinazio bertikala bultzatzen duen eskola.
- Lan taldeen bitartez, Guraso Elkarte, Berriozarko udala, NIZE eta NUP-ekin koordinazioa mantentzen duen eskola.
- Eskola kudeaketa hobetzeko kalitatean konpromezua duen eskola.
BALIOAK: Gure oinarriak
- Hezkitzailea. Genero perspektiba, zaintzaren garrantzia, tratu onak, autonomia eta independentzia pertsonala, ahalduntzea, lidergoa eta desberdintasunen aurrean jarrera kritikoa, SKOLAE.
- Inklusiboa. Metodologia inklusiboak, ikaskuntza kooperatiboa, irakasleen etengabeko formazioa eta goitik beherako koordinazioa.
- Berritzailea. Teknologi berrietan apostua eta etengabeko formazioa.
- Eleanitza. Hizkuntza desberdinetan komunikatzeko gaitasuna.
- Partehartzailea. Eragile desberdinekin, eskola komunitatea, Udala, NIZE, NUP…elkarlana.
- Jasangarria. Ingurumenaren ezagutza eta zaintza ohitura osasungarrien erabilpena eta hedapena.