Kabiak elkarteak Saharako errefuxiatu kanpamenduetako liburutegien erabilera laguntzeko ekimen zehatz bat martxan jarri du 2016/2017 ikasturte honetan zehar. Eskolan, Saharako umeek bizi duten egoera ezagutarazi, bibliobusak zer diren eta nola erabiltzen dituzten ezagutuko dugu.
Honekin batera aipatutako autobus liburutegi hauek berreskuratzeko azoka solidarioaren baten bitartez, Guraso Elkartearekin batera, dirua lortzen saiatuko gara. Ikasleek eskolara ipuin, liburu, filme eta puzleak ekarriko dituzte. Guraso Elkarteak ekarritako materiala jasoko eta sailkatuko ditu eta apirilaren 28an Berriozarren azoka solidarioari hasiera emanen zaio.
Eskolako sarreran errefuxiatuen kanpamentuen Jaima bat jarri dugu. Ikasleak tutoreekin bertara jeitsi dira jaima bat nolakoa den ikusteko.