Ezin daiteke uka Internetek mesede eta egokiera on asko ekartzen dizkiela gure belaunaldi berriei: komunikazioa, informazioa, aisia, ezagupenak,… Hala ere, helduek ongi jakinaren gainean egon behar dugu arrisku batzuk ere badituela eta batzuetan ondorio larriak izan ditzakeela.
Zer egin behar dugu? Arreta hartu. Arreta hartzea guk helduok ditugun egin beharrekotako bat da, haur horien babesa eta hezkuntza gure lanaren parte baitira. Kezkatzea, ordea, ez da ezertarako, ez eta, bestela, ezer jakin nahi ez izatea ere, haurrari konfiantza egiten diogula esanez, edo ez dakigula gure zaintza hori nola egin.