Azoka solidarioa egin eta gero, bildutako dirua Kabia elkarteari eman zitzaion.
Lortutako diruarekin bibliobus berria lortu da.
ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!
por Administración
por Administración
Hemen dituzue, gaiaren inguruan interesgarriak diren bideo eta web orrialde desberdinen esteka:
Hemen duzue “Hijos de las nubes” dokumental osoa ikusteko esteka:
por Administración
Kabiak elkarteak Saharako errefuxiatu kanpamenduetako liburutegien erabilera laguntzeko ekimen zehatz bat martxan jarri du 2016/2017 ikasturte honetan zehar. Eskolan, Saharako umeek bizi duten egoera ezagutarazi, bibliobusak zer diren eta nola erabiltzen dituzten ezagutuko dugu.
Honekin batera aipatutako autobus liburutegi hauek berreskuratzeko azoka solidarioaren baten bitartez, Guraso Elkartearekin batera, dirua lortzen saiatuko gara. Ikasleek eskolara ipuin, liburu, filme eta puzleak ekarriko dituzte. Guraso Elkarteak ekarritako materiala jasoko eta sailkatuko ditu eta apirilaren 28an Berriozarren azoka solidarioari hasiera emanen zaio.
Eskolako sarreran errefuxiatuen kanpamentuen Jaima bat jarri dugu. Ikasleak tutoreekin bertara jeitsi dira jaima bat nolakoa den ikusteko.
por Administración
Haur hezkuntzan, astean behin talde bakoitzarekin saio bat egingo da. Lehen hezkuntzan, saio hauek aurrera eramateko, iaz eskolako irakasle guztiek formazioa jaso genuen. Honetaz gain, biodantzako espezialistaren laguntza dugu.
Biodantza prebentzio-teknika eraginkorra da eta berarekin haurraren osasun integrala indartzen da.
Biodantza musikaz zein mugimenduaz baliatzen da, talde-testuinguru batean integrazioa sustatzeko. Dantza eta jolasaren bitartez taldean sortutako bizipen integratzaileak sortzen dira. Honela, modu orekatu batean garatzeko espazioa sortzen da, autoestimua, norberaren konfiantza, identitatea eta integrazio afektiboa indartuz.
Biodantzan afektibitateak haurraren heziketan duen funtsezko balioa berreskuratzen du, sormena areagotzen du eta bizitasuna indartzen du.
por Administración
Ikasturte hasieran, eskolako taldeak binaka elkartzen dira. Ondoren, taldeko ikasleak ere binaka elkartuko dira. Horrela, ikasle bakoitzak, mintzalagun bat izango du ikasturte osoan zehar. Hilabetean behin, taldeak elkartuko dira ekintza desberdinak burutzeko.
Egiten diren ekintzak, mota desberdinetakoak izan daitezke:
Mendialdea II Eskola Publikoa
Berriozar etorbidea z/g
3013 Berriozar
948-30 94 69
mendialdea.ip2@educacion.navarra.es